Herritik mantso-mantso pasatzeko

Guaixe 2011ko mai. 18a, 00:00
Apirilaz geroztik Ihabartik pasatzen diren ibilgailuak abiadura moteldu behar izaten dute. Izan ere, herriaren sarreretan zebrabide goratu bana jarri dute eta, hala, auto, autobus eta traktoreen abiadura murriztu beharra dute. Bi zebrabide horiek Ihabarko Kontzejuak eta Arakilgo Udalak ordaindu dituzte erdibana. Horretaz gain, Kontzejuak hirugarren zebrabide goratu bat jarri du San Joan kalean. Lanek 9.542,64 euroko aurrekontua izan dute, eta finantzatzeko ez dute inolako diru-laguntzarik jaso. Ibilgailuek Ihabar zeharkatzean duten abiadura ez da kezka berria Ihabarren. Kontzejuak bere kabuz herri sarreretan abiadura moteltzeko porlanezko hiruna lerro jarri zituen. Nafarroako Gobernuak 2003an haiek kendu arazi zizkien. Hurrengo urtean, dagoeneko Ihabarko Kontzejuak Nafarroako Gobernuari eskatu zion zebrabide goratuak jartzeko.