Ihabarko antzezleen lan borobila

Guaixe 2011ko irailaren 2a

Gaur murgilduko da festetan Ihabarko herria. Ohi bezala, astebete lehenago antzezlana mustu zuen herriko antzerki tailerrak. Larunbatean atera ziren kalera. Dagoeneko lau urteko esperientzia aberatsa dute eta urtez urte antzezlanen mailak nabarmen egiten du gora. Aurten, Shakespeareren Sueño de una noche de verano antzezlanarekin ausartu dira. Ohi bezala, Jon Barbarinek eta Izaskun Mujikak obra ihabartarren beharretara moldatu zuten. Lehen aldiz, haurrak ere antzeztera animatu ziren. Ihabarko elizaren kortan jendetza bildu zen haien lanarekin gozatzeko prest. Lisandro, Hermia, Demetrio eta Helenaren arteko maitasun gora-beherek eta pertsonaia komiko eta magikoen ateraldiek ikusleen barre algarak piztu zituzten. Herritarrak ez ezik, Sakanako zenbait herritako lagunak ere hurbildu ziren. Ihabarko 20 antzezleen lana txalo zaparrada beroarekin eskertu zuten.Aurreko urteetan ihabartarren Irurtzunen errepikatu dute antzezlana. Aurten ordea ez dute horrelakorik ziurtatzen. "Irailean taldekideek norbere martxa hartzen dugu eta ez da erraza izaten taldea elkartzea" azaldu digu.