Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Antzokien Sareak eta Iruñeko Udalak Estrena 2011, Arte Eszenikoen II. Erakustaldia antolatu dute. Bertan parte hartuko du, besteak beste, Ion Barbarin ihabartarraren La llave maestra taldeak. Delirios de papel antzerki berritzaile arrakastatsua eskainiko dute. Emanaldiak lastailaren 17tik 21era izanen dira, Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelain. La llave maestra antzerki taldea Patxi Larrea, Edurne Rankin, Ion Barbarin eta Aintzane Baleztenak osatzen dute. Delirios de papel antzezlana ikuskizun jostagarri eta plastikoa da. Paperak idazteko eta irakurtzeko baino gehiago balio duela erakutsiko dute. Zehazki, arakildarraren taldeak hilaren 18an, 17:30ean antzeztuko du, Iturramako Civivoxean.Nafarroako arte eszenikoetako taldeek 44 egitasmo aurkeztu zituzten Estrena erakustaldira. Epaimahaiak horietatik 9 aukeratu ditu. La llave maestra taldearekin batera, erakustaldian parte hartuko dute Carmen Larraz, La Nave Teatro, RM, Caraban, Bajo la Arena, Circus-Tanzia, Movimietno No out eta Adriano Olmedo taldeek. Bederatzi taldeak Nafarroako Antzoki Sarearen katalogoan sartuko dira.