On Kixote Ihabardik pasa zen

Guaixe 2013ko ira. 12a, 18:58
Ihabarko antzerki tailerrak, beste behin, arrakasta handia lortu zuen festen aurreko emanaldia. Seigarren urtez jarraian festen iragarle bihurtu den antzezlana eskaini zuten, elkartearen parean. Jon Barbarinen zuzendaritzapean (Anjel Saguesen lanaren moldaketa egin du) 15 iharbardarrek jokatu zituzten B i e n v e n i d o   D o n   Q u i j o t e antzezlaneko paperak. Publikoak harrera ona egin zion eta horrek antzezleei hurrengo urtean segitzeko indarra eman diela esan digu Barbarinek. Antzezlanaren ondoren, ohiko txistorrada izan zen. Eta gaua kontzertu batek borobildu zuen.  Antzezle taldeaBila (ijitoa), Mikel Jimenez (On Kixote), Alfonso Muro (2. mutila eta 1. arabiartxoa), David Erbiti (Santxo), Jaione Astiz (aurkezlea eta moja), Kontxi Astiz (Luisa serora), Samuel Arraras (makarra eta erizaina), Lupi Irurtzun (andrea, Dulcinea, ijitoa), Miren Uharte (Pepa), Ima Jaka (ijitotxoa), Migel Ferraz (gaizkilea), Jokin Uharte (1. mutila eta 2. arabiartxoa), Jose Antonio Huarte (2. fraidea eta zaintzailea), Andoni Jaka (2. zaintzailea eta erizaina), Migel Angel Irurtzun (1. fraidea eta erizaina).