Iruñeko festak bertan dira eta haietan izaten diren eraso sexistei aurre egiteko kanpaina jarri du Iruñeko Udalak. Eraso sexistarik gabeko jaien alde leloa du kanpainak eta kamisetak eta beste banatu dituzte, gizartea jabetu dadin festetan ere gizon-emakumeen arteko errespetua izan behar dela eta emakumeek festetan indarkeriarik pairatu gabe parte hartu behar dutela.
San Ferminetarako udalak martxan jarri duen kanpaina horrekin bat egin dute Iruñean lan egiten duten hainbat hedabideetako kazetariek. Horien artean dago Maialen Huarte Aranao ihabardarra, Euskalerria Irratiko esataria eta Guaixeko kolaboratzailea dena.