Atzo, 16:50 aldera, auto istripua izan zen Sakanako Autobian (A-10), Iruñerako norabidean, Ihabar parean. Ezbeharraren ondorioz, 75 urteko gizon iruindar bat Iruñeko ospitalera eraman zuten zaurituta. Gogoz ari zen euritan eta, antza, gizonak autoaren kontrola galdu, bidetik atera eta autobia bazterrean zegoen zuhaitz baten kontra jo zuen. Suhiltzaileek gizona autotik atera eta Iruñera eraman zuten. Guardia Civilak ikertu du ezbeharra.