Eguberrikoak kenduta, gaur, abenduaren 26an, ihabardarrek festa eguna izanen dute. Doneztebe patroiaren omenezko egunean kontzejuko bajeran bazkaltzera elkartuko dira. Majo bazkaldu ondoren dantzaldia izanen dute. Inauteriekin batera Doneztebe patroiaren festan gehien bat ihabardarrak elkartzen dira ospakizunean.