Zaldiak istripuak eragin zituen autobian

Guaixe 2015ko mai. 4a, 15:35

Uharterantz zihoan auto batek Sakanako Autobian zegoen (A-10) zaldi bat jo zuen Ihabar parean, larunbateko 1:10ean. Kolpearen ondorioz, 37 eta 38 urteko gidaria eta laguntzailea buruan eta gorputzean hainbat kolpe hartu zituzten eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman behar izan zituzten.

Zaldia autobian etzana gelditu zen eta aurreneko ezbeharraren ondoren atzetik zetorren beste auto batek zaldiaren gorpua jo zuen. Horren ondorioz, 39 urteko gizona kolpe arinez artatzeko ospitale gunera eraman zuten. Istripua Foruzaingoak ikertu zuen.