Iluntzean, jan, edan eta salto

Guaixe 2015ko eka. 23a, 10:53

21:30 aldera jarria dute hitzordua Ihabarren. San Joan kalearen goiko aldean, autobia ondoan, elkartuko dira. Su handia prestatuko dute eta han lehenik txistorrak eta sardinak prestatuko dituzte. Haiek bultzatzeko sagardoa eta ardoa banatuko da. Ondoren, su gainean saltoka ariko dira.