Pinu lotea enkantean

Guaixe 2015ko uzt. 21a, 14:05

Ihabarko Kontzejuak enkante bidez larizio pinuko lotea saldu nahi du. 3.927 oinek osatzen dute eta 1.640,2 m3 zur eta 801,2 m3 egur egiten dute. Mintegiberri, Mintegizar, Arrialda, Ganbelatxo, Zubimakur eta Txerritxoko parajeetan daude lotea osatzen duten pinuak. Loteagatik Ihabarko Kontzejuak 44.133,24 euro eskatzen ditu. Interesatuek euren eskaerak hilaren 31ra arte aurkez ditzakete Arakilgo udaletxean, Irurtzunen.