Ihabar Kabareten emanaldi berria

Guaixe 2015ko urr. 10a, 09:20

Gaur, 20:00etan, Ihabarko beheko iturriaren inguruan.

Ihabarko antzerki taldeko 14 antzezleak, atzera ere, eurek sortutako kabaretaren ateak zabalduko dituzte. Eurek sortutako istorioa esketx sorta baten segida da. Kabaretean izanda, jakina, ezin dira koreografiak eta musika falta. Ugari izanen da bietatik. Haiei bidea zeremonia maisuak emanen die.