Festarako lau egun

Guaixe 2016ko ira. 2a, 12:00

Gaur hasi eta astelehenera bitartean festa giroa nagusi izanen da Ihabarren. Jan-edanak, ingurutxoa, tapia gaineko jota eta musika eta beste ekitaldi askok osatzen dute egitaraua. 

Egitaraua
Irailak 2, ostirala
19:00etan Txupinazoa, trikitilariek alaituta.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Gabenara taldearekin.
22:00etan Herri afaria.
1:00etatik 4:30era Dantzaldia Gabenara taldearekin.
4:30ean Ingurutxua eta tapia gaineko jota.

Irailak 3, larunbata
13:00etan Otamena.
    Pilota partidak.
14:00etan Kaldereteak pilotalekuan.
18:00etan Ginkana.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Trikiteens taldearekin.
22:00etan Herri afaria.
23:30ean Txep taldearen kontzertua.
1:00etatik 4:30era Dantzaldia Trikiteens taldearekin.
4:30ean Ingurutxua eta tapia gaineko jota.

Irailak 4, igandea
12:00etan Meza, Donezteberen omenez.
13:00etan Otamena.
    Argazki erakusketa.
    Jotak, habanerak eta rantxerak Grupo Solidariorekin.
14:30ean Ihabarko ingurutxoa.
    Herri argazkia.
17:00etan Mus txapelketa.
18:00etan Txapel jaurtiketa eta beste.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Mikel Salaberrirekin.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:15ean Parrilada.
23:00etan Dantza-mugi.

Irailak 5, astelehena
12:00etan Haurrendako jolasak.
13:00etan Otamena.
14:30ean Paella-jana.
   Ondoren, bingoa.
   Festetako sarien banaketa.
16:00etatik 20:00etara Puzgarriak.
18:00etan Txokolate-jana, buruhandiak eta mozorroak.
20:00etatik 23:00etara Dantzaldia Mikel Salaberrirekin.
23:00etan Txistorra-jana.
Ondoren, gaupasa elkartean.