Irañeta anai-arreben oroipen eguneko bazkarirako txartelak salgai

Guaixe 2016ko urr. 10a, 18:25
Patxi Irañetaren, Pantxitoren, omenezko plaka Ihabarko frontoian.

Carmen eta Patxi Irañeta anaia-arrebak omenduko dituzte hilaren 22an, larunbatean, Ihabarren. Duela 40 urte, biek bizitza aldatzea erabaki zuten eta Kolonbiara joan ziren, El Chocó-ko eskualdeko behartsuenei laguntzera. Carmen erizaina zen eta Patxi, nekazaritzako peritua. Anai-arrebak 1976an joan ziren Kolonbiara beste kooperante batzuekin batera. Garai hartan, oso GKE gutxi zeuden, komunikazioak zailak ziren, eta beste kontinente batera joateak etxera etorri gabe denbora luzean egotea zekarren berarekin.  Carmen erizaina zen eta Patxi, nekazaritzako peritua. Anai-arrebak 1976an joan ziren Kolonbiara beste kooperante batzuekin batera. Garai hartan, oso GKE gutxi zeuden, komunikazioak zailak ziren, eta beste kontinente batera joateak etxera etorri gabe denbora luzean egotea zekarren berarekin.

Biak Amerikan hil ziren. Carmen 1978an, Kolonbian, eta Patxi, Hondurasen, urte batzuk geroago, 1989an. Patxik hamar urte zeramatzan Nikaraguan, nekazaritza ekologikoari eta medizina naturalari lotutako hainbat proiektutan lanean.  Orain, hemendik alde egin zutenetik 40 urte bete direnean, Ihabarko bizilagunek gogora ekarri nahi izan dituzte Carmen eta Patxi, euren eskuzabaltasunagatik eta zintzotasunagatik.

Izen ematea
Egitarauaren barruan herri bazkaria dago antolatuta. Menua honakoa izanen da: zizka-mizkak, paella, postrea eta kafea. Bazkarira joan nahi duten helduek 18 euro ordaindu beharko dituzte. Haurrek, berriz, 10. Izena emateko epea ostegunean despedituko da. Horretarako, ordainketa Rural Kutxaren ES03 3008 0033 2334 5135 7911 kontuaren bidez egin behar da, izen abizenak aipatuz.