Imanol Irurtzun, arbitroen Talentu Programara joateko aukeratutakoen artean

Guaixe 2017ko urt. 26a, 11:21

Nafarroako Federazioak proposatuta, Nafarroako sei arbitrok hartuko dute parte Madrilgo Talentu Programan, tartean Imanol Irurtzun ihabardarrak. Mailaz igotzea dago jokoan

Nafarroako Futbol Federazioak Talentuen Programa nazionalean Nafarroa ordezkatuko duten sei arbitroak aukeratu ditu. Sei arbitro hauek 3. mailan arbitratzen dute eta aipatu proba egin ondoren aukeratuak badira, hurrengo urtean 2. B mailan arbitratuko dute. Proba egingo dutenen artean dago Imanol Irurtzun dago, 28 urteko ihabartarra. Aurreko urtean ere Talentuen Programa Nazionalean parte hartu zuen.

100 arbitrotik 20 aukeratuko dituzte
3. mailan arbitratzen duten 100 arbitro baino gehiago bilduko dira Madrilgo Talentuen Programa honetan. Guztiek hainbat azterketa eta proba fisiko gainditu beharko dituzte. Jokoaren Araudia, Espainiako Futbol Federazioko Diziplina Kodea eta 4. Zenbakiko Zirkularra gaiei buruzko azterketak izanen dituzte, akten erredakzioko azterketa eta ingelesa eta psikologia azterketak barne. Eta proba fisikoen artean abiadura, erresistentzia eta bizkortasunari buruzko probak daude. Lortutako emaitzen arabera, aurkeztutako 100 arbitroetatik erdia inguru sailkatuko dira. Ondoren, bigarren fasea izanen dute aurretik eta igotzeko faseko partida bat ere kontuan izango dute. Horrela, azkenean hurrengo denboraldian 2.B mailan arbitratuko duten 20 arbitroak aukeratuko dituzte.