Basurdeak autobian

Guaixe 2017ko ots. 1a, 09:59

Sakanako Autobia (A-10), Ihabarko irteeraren ondoan, gurutzatzen ari zen basurde-saldo batek hiru auto-istripu eragin zituen atzo, 8:00ak aldera. Lau basurde izan ziren ezbeharra eragin zutenak, hiru ibilgailuetan kalteak eragin dutenak; haietako bi Irañetako noranzkoan eta bestea Hiriberrikoan. Hildako animaliak eta bizirik zegoen beste bat errepidean gelditu zirenez, Foruzaingoak autobiako karril bat itxi zuen Irañetako noranzkoan. Animalietako bat medianan zaurituta gelditu zen eta trafikoarendako suposatzen zuten arriskuagatik tiroz hil zuten. Istripuen ingurukoak egin eta autobia garbitu ondoren 9:00etarako trafikora zabalik gelditu zen karrila.