Mendizalea Madalen Haitzen zauritua

Maialen Huarte Arano 2017ko martxoaren 13a

Larrialdi zerbitzuek 51 urteko mendizale bilbotarra helikopteroz erreskatatu zuten atzo. Madalen Haitzen zegoela, 900 metroko altueran, erori eta buruan kolpea hartu zuen eta zauri bat egin zuen. 12:00ak aldera, izan zen. Helikopteroak aurkitu eta berehala jaitsi zuen mendizalea. Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten zauri arinekin. Erreskatea, Ihabar herriaren parean egin zen eta eguraldiak ez zuen batere erraztu.