Autobiako sarrera ondoan dagoen aparkalekuan, San Joan kalearen goiko aldean dagoen aparkalekuan da gaurko hitzorduaren tokia. 21:30ean ihabardarrek bat egin eta sutan txistorra eta sardinak erreko dituzte. Behar bezalako otamena egin eta haiek bulkatzeko sagardoa eta ardoa banatuko dira. Jan-edanez asetu ondoren, udako solstizioa su gainean saltoka ospatzeko garaia iritsiko da.