Horixe ari da prestatzen Ihabarko antzerki taldea. Efemerideak merezi duelako, 2008tik egin dituzten antzezlan guztien laburpena jasotzen duten bideoa proiektatuko dute emanaldien aurretik. Bi izanen baitira emanaldiak, ostiralean eta larunbatean.
Bestela, 16 bat aktorek Jon Barbarinen esanetara zinema ardatz duen antzezlana prestatu dute. Giuseppe Tornatoreren Cinema Paradiso filma izanen dute abiapuntua: herri bateko zinema txikia irudikatuko dute. Proiekzioez gizon bat arduratuko da eta hari laguntzen haur bat izanen da. Baina proiektorea matxuratu eta haurrak hura konpondu ondoren filma beharrean hainbat filmetako zatiak ikusgai izanen dira. Hau da, aktoreek zinemaren historia errepasatuz esketx segida bat jokatuko dituzte. Plazan, 22:00etan.