Ihabarren, antzerki eta erdi

Guaixe 2017ko ira. 2a, 13:09

Ihabarko antzerki taldeak Zinema Ihabar Paradiso antzezlana mustu zuen joan den asteburuan. Zinemaren historiaren errepaso berezia egin zuten. 500 bat pertsona elkartu ziren antzezlana ikustera ostiralean. Larunbatean ere jendetza izan zen, baina euriagatik antzezlana emanaldiaren erdian eten behar izan zuten. Horregatik, antzezlana lastailean berriro jokatzea aztertzen ari dira.

 

Argazkiak: Utzitakoak.