Asteartean festa

Guaixe 2017ko abe. 25a, 12:49

Ihabardarrek Doneztebe patroiaren eguna ospatuko dute asteartean. Ibarreko azken festa dena eguerdian patroiaren omenezko mezarekin hasiko du egitaraua. 13:30ak aldera haurrendako bazkaria izanen da. Haiek mahaitik jasotzen direnean haiendako propio prestatutako tailerra izanen da. Bitartean, helduak 14:30ean eseriko dira mahaian, bazkaltzera. Ondoren, musikak alaitutako arratsaldea izanen dute, kanturako edo dantzarako espeziala.