Ados teatroko Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak joan den urtean langabetuekin ikuskizuna muntatu zuten. Aurten, berriz, adinduak ardatz dituen emankizuna prestatu dute, belaunaldi desberdinetako pertsonekin. Batez ere dantza ikuskizuna da, Becky Siegelek koreografiatua.
Emanaldia prestatzeko hilabete egon dira Barañaingo auditorioan, lanean aurrera eginez metodologia erabiliz ikuskizuna sortzen. 10 eta 20 urte inguruko haur eta gaztetxoekin batera adinduak daude. Eta haiekin batera hiru profesional: Txori Garcia Uriz, Montse Zabalza eta Ion Barbarin. Azken horrek Ihabarren castingaren berri eman zuen eta hura pasa eta gero parte hartzen ari dira Conchi Astiz, Mª Cruz Irurtzun eta Migel Anjel Irurtzun ihabardarrak.
Barbarinek azaldu digunez, zahartzaroari buruz hitz egiten da ikuskizunean: "adin batetik aurrera gizartean lekurik ez dutela, ekoizten ez dutelako". Hilaren 2an mustu zuten eta gaur, 20:00etan, emanen dute berriro. Antsoainen eta Atarrabian emanen dute ere.