Leioako Keinu Azoka estatu mailako erreferentea da eta kaleko teatroa bultzatzen du. Amico on the beach ikuskizun keinu bidezko lengoaian eta mugimenduan oinarrituta dago. Gaur eginen dute lehenengo emanaldia Leioan. 5 eta 105 urte bitarteko "gazteentzako" bideratutako ikuskizuna da, sortzaileek azaldu bezala. Bi pertsonaia bitxiren kontakizuna egiten du. Bi pertsonaiak oporretara joan dira, eta, bertan, Tony Manero, surflariak, hondartzako zaintzaileak eta abar direla irudikatzen dute.