Zirkua Ihabarrera iritsi da

Guaixe 2018ko abu. 18a, 16:00

Nazioarteko ikuskizuna Ihabarrera iritsiko da Jon Barbarinek zuzentzen duen Ihabarko antzerki taldearen eskutik. Bihar izanen da emanaldia, 22:30ean, herriko plazan

Hau da, Arakilgo aktoreek zirkua antzeztuko dute aurten: kontorsionista, trapezista eta abar bihurtuko dira Ihabar Zirkus ikuskizunean. Etorkizuneko zirkuarendako ere lekua izanen da antzerki taldearen hamaikagarren emanaldian.

Barbarinen esanetara 18 aktore heldu eta 20 bat haur jarri dira. Uztailaren erdialdean hasi ziren "teatro sozial gastronomikoen" entseguak. Ihabarrek estimatzen duten jarduera da antzerki taldea. Ihabar izan ohi da antzerki taldearen antzerki lanen kokalekua: munduaren sorlekua izan zen, zinemagintzaren kokalekua... Hortaz, Sakanako irudikapen propioa egiten saiatzen dira. 22:30ean izanen da emanaldia, plazan.