Putrea bisitan

Maialen Huarte Arano 2018ko ira. 4a, 19:54

Herritarren harridura sortu zuen bisita izan zuten Ihabarren agorrilaren 12an, igande goizean: sai gazte bat agertu zen. Antza hegaztia gosetua zegoen eta herrian hara eta hona ibili zen. 112 telefonora hots egin zuten eta basozainak hura jasotzera joan ziren.