Kontzeju etxean lanak eginen dituzte

Guaixe 2018ko ira. 7a, 11:21
Aurreko urte bateko festetan kontzeju-etxeko eskaileretan egindako talde argazkia.

Leihoak aldatu eta lehen solairua egokitu eta sarrera irisgarriago egiteko arranpa eginen da.

Kontzeju-etxearen ezaugarriak hobetzeko asmoz, Ihabarko Kontzejuak eraikinean hobekuntza lanak egitea erabaki du. Alde batetik, eraikinera sartzeko eskailerak igo beharra daude, sarrera kaletik 95 cm-ra baitago. Arkitektura-oztopoa kentzeko arranpa bat eginen da eta eskailera arranpara egokituko da. Horrekin batera, kontzeju-etxearen ezaugarri termikoak hobetu nahi dira, berogailuan dirua aurreztu ahal izateko. Horretarako, fatxadako leihoak aldatuko dira.

Ihabarko Kontzejuak, gainera, lehen solairua erabilera anitzeko gela bihurtu nahi du. Horretarako, barruko paretak forratu eginen dira eta tartean isolatzailea jarri. Aldi berean, lehen solairuko eta ganbarako zoruak berritu eta isolatzailea jarriko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonak hara igotzeko eskailera-igogailu bat jarriko dute.

Lanek 66.811,37 euroko aurrekontua dute eta udazkenean hasiko dira. Hiru bat hilabete beharko dituzte haiek despeditzeko. Kontzejuak, Cederna-Garalurren bidez, Europako Landa Garapenerako Programako diru-laguntza lortu du.