Urtea despeditu aurretik, patroiaren omenezko ospakizunak

Guaixe 2018ko abe. 26a, 09:02
Ihabardarrak mahaira eserita. Artxiboa.

San Estebanen edo Donezteberen omenezko festa eguna dute gaur ihabardarrek. Herenegungo Olentzeroren bisitaren eta eguberri-egunaren ondoren, ospakizunetan majo entrenatuta iritsiko dira patroiaren egunera ihabardarrak. 13:00etan haurrendako bazkaria prestatu dute. Platerak garbitu eta gero haurrendako tailerrak izanen dira, 14:30etik 18:00etara. Txikiak begiraleekin dauden bitartean nagusiak bazkaltzera eseriko dira 14:30ean. Ohi bezala, bazkaldu ondoren, umore onean, kantuan eta dantzan ariko dira.