Hamabigarrena, aidanez

Guaixe 2019ko urt. 31a, 13:41

Jon Barbarin aktoreak zuzentzen duen Ihabarko antzerki tailerrean izena emateko epea zabalik dago otsailaren 4ra, astelehena, arte

Hamabi urte beteko ditu aurten Ihabarren egiten den antzerki tailerrak. Jon Barbarin aktoreak zuzentzen du antzerki tailerra. Urtero Ihabar eta arakildarrak abentura berri batean murgiltzen ditu, azkenengoa, zirkua izan zen. Baina Ihabar munduaren erdigunea zela antzeztu zuten, kabaret bat gin zuten Arakilgo kontzejuan edota Shakespearen uda gau bateko ametsa antzeztu zuten ere, besteak beste. Barbarinek "antzerki-gastronomiko-soziala" deitzen dio Arakilgo antzerki tailerrari, eta aurtengo tailerrean parte hartzeko izena ematea zabalik dago otsailaren 4ra arte. Tailerraren lehenengo eguna otsailaren 6an izanen da, 20:00etan, Ihabarren.

Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatu du tailerra eta interesa dutenek izena emateko Arakilgo udalera joan edo 948500101 edo 634584226 dei dezake. Arakilen erroldatuta daudenak 70 euro pagatu behar dute eta ez daudenak 90.