David Erbiti Irañetak Oskar Garzia Royori pasa dio Iharbarko Kontzejuko aginte-makila. 97 iherbardarrek osatutako hauteskunde erroldatik 67k eman zuten botoa; lau boto boto baliogabe izan ziren eta bi txuri. Garziak 55 boto eskuratu zituen. Berarekin kontzejuan izanen diren gainontzeko lau kideak izanen dira: Nerea Uharte Irurtzun (32 boto), Mikel Miren Jimenez Irurtzun (29), Mikel Astiz Erro (28) eta Imanol Irurtzun Artola (22).