Ihabarren, festara!

Guaixe 2019ko abu. 30a, 11:46

Urteak dira Ihabarko festen iragarle dela antzerki tailerrak eskainitako emanaldia. Aste bete lehenago da hori. Horren ondoren festa giroa gero eta gertuago dago herrian. Ihabardarrek, eta festaren arrimura hurbiltzen diren bisitariek, lau festa egun dituzte aurretik.

Egitaraua
Agorrilak 30, ostirala
18:30ean Txupinazoa.
19:00etan Ihabardarren arteko herri kirolak.
20:00etatik 22:00etara Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
22:00etan Herri afaria.
00:30etik 04:30era Dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
04:30ean Ingurutxoa eta tapia gaineko jota.

Agorrilak 31, larunbata
12:00etatik 14:00etara Dabitxiren zirkua.
13:00etan Otamena.
14:30ean Kaldereteak.
18:30ean Runba musikatua, 70eko hamarkada.
00:30etik 04:30era Dantzaldia Alaiki taldearekin.
04:30ean Ingurutxoa eta tapia gaineko jota.  

Irailak 1, igandea
12:00etan Meza.
13:00etan Otamena.
13:00etatik 14:30era Jalisko bikotea.
14:30ean Ingurutxoa.
17:00etan Mus txapelketa.
18:30ean Jaurtiketa txapelketa.
20:00etatik 23:00etara Dantzaldia.
22:00etan Parrillada.
23:00etan Bakarrizketak.

Irailak 2, astelehena
12:00etan Haurrendako jokoak.
13:00etan Otamena.
14:30ean Arroz-jana.
16:00etatik 19:00etara Puzgarriak.
18:00etan Txokolate-jana.
20:00etatik 23:00etara Dantzaldia.
23:00etan Txistorra-jana.