Pilota

Amaia Jakak Laboral Kutxa Emakume Master Cupeko finalerdia jokatuko du bihar

Guaixe 2019ko aza. 22a, 11:30
Amaia Jaka, ezkerrean, Sanferminetan Maite Ruiz de Larramendirekin jokatu zuenean.

Naroa Elizalde izango du aurkari larunbatean, Mañarian, lau t’erdian

Laboral Kutxa Emakume Master Cup Lau T’erdiko pilota txapelketako promozio mailako pilota goxuan ari da lehian Amaia Jaka pilotari ihabardarra. Bihar, larunbatean, promozio mailako pilota goxuko finalerdia jokatuko du Mañarian, Naroa Elizalde Zubietako pilotariaren aurka. Beste finalerdia Gentzane Aldaik eta Ainhoa Ruiz de Infantek jokatuko dute. 

Finalerdietara iristeko azaroaren 3an Beran jokatutako 3. kanporaketan Amaia Jakak Uxue Azkonobieta ataundarra gainditu zuen, 18 eta 4. Ikusgarri ibili zen Amaia eta ataundarraren gainetik pasatu zen. Bere aurkariak, Naroa Elizaldek, Ane Urkizu hartu zuen mendean azaroaren 10ean Agurainen jokatutako Emakume Master Cupeko 4. jardunaldian. Elizalde markagailuan atzetik joan zen ia partida osoan zehar, baina, azken txanpan, aurrea hartu eta 17 eta 18 irabazi zion Zubietakoak Berastegikoari.