Ostegunean Doneztebe ospatzera

Guaixe 2019ko abe. 25a, 12:44

Neguko festen zikloaren barruan ihabardarrek gainontzeko sakandarrek ez dugun ospakizuna dute ihabardarrek, Doneztebe edo San Esteban. Hilaren 26an ospatuko dute, heldu den ostegunean. Herriko patroia da Doneztebe eta, horregatik, herri bazkarian elkartuko dira kontzeju-etxeko bajeran. Aurrena, txikienak eseriko dira mahaira, 13:00etan. Majo bazkaldu ondoren, haurrendako tailerrak hasiko dira, 14:30etik 18:00etara. Bitartean, 14:30ean, helduak mahaira bazkaltzera eseriko dira. Arratsaldean kantuan eta dantzan ariko dira.