Ingurutxoa bizirik mantendu eta indartzen lagundu zutenei ere eskerrak eman zizkieten. 1925ean utzi omen zioten ihabardarrek ingurutxoa dantzatzeari. Ingurutxoa berreskuratzeko ahaleginean, anai-arrebek lagundu zioten Iruñeko Ortzadar dantza taldeari. Ondorioz, 1984. urtean berriro dantzatu zen dantza Ihabarren. Festetan, gaueko dantzaldiaren ondoren dantzatzen da.