Futbola

Imanol Irurtzun arbitroaren finala

Guaixe 2021eko azaroaren 29a

Ihabarko arbitroak Espainiako Futbol Federazioko Kopako finala epaitu zuen, Cordoba eta Guijueloren artekoa

Azaroaren 23an Espainiako Futbol Federazioko 2021eko Kopako finala jokatu zen eta Cordobak 1 eta 0 irabazi zion Guijuelori, 15.000 zaleen aurrean. Final aipagarri hori Imanol Irurtzun Artola arbitro ihabardarrak epaitu zuen, Roberto Dominguez eta Pedro Coboren laguntzarekin. Irurtzunendako ere partida berezia izango zen, zalantzarik gabe.