Lizarran San Andres feria egin zen hilaren lehendabiziko asteburuan. Egitarauaren baitan XVII. Urbasa-Andiako gazten lehiaketa jokatu zen larunbatean. Epaileek lehen saria Abartzuzako Marimar Castrori eman zioten. Bigarrena Ricardo Remiro izan zen. Hirugarren saria Ihabarko Naiara Calderon Aiestaranek egiten duen Arbeltz gaztarendako izan zen. Epaimahaiak lanak izan zituen gaztarik onena aukeratzen, podiuma bete zuten hiru gaztagileen produktuen artean hiru puntuko aldea besterik ez baitzen izan.