Mintzakiderekin Irañetako eta Ihabarko altxorrak ezagutzeko aukera

Guaixe 2022ko ots. 24a, 19:19
Aurreko ibilaldian Urdiaingo altxorrak ezagutzeko aukera izan zen.

Igandean, 09:30ean, Ihabarko plazatik abiatuta. Hiru ordu inguruko ibilaldia antolatu du.

Sakanako Mintzakide programak euskara praktikatzeko aukera ematen du. Horretarako, sakandarrak lauzpabosteko taldeetan elkartzen ditu. Haietako batek ongi daki euskara eta ikasten edo mihia askatzen ari diren gainontzeko taldekideen gidari egiten du. Taldeak astean behin ordu batez elkartzen dira euskaraz hizketatzeko. Topaketak tabernan, elkartean, paseatzen, bizikletan, zinemaren ondoren… nahi den bezala eta nahi denean izaten dira. 

Mintzakide programan parte hartzea doakoa da. Mintzakide izan eta euskara praktikatu nahi duenak 600 482 024 telefono zenbakira hots egin edo Whatsapp mezua bidali dezakete. Izen ematea doan da. Mintzakidetik jakinarazi dutenez, gaur egun Etxarri Aranatzen talde bat osatzeko jende bila dabiltza. Euskara praktikatu edo ikasten ari direnei lagundu nahi dietenek aipatu telefonora hots egin dezakete. Taldea ostiraletan, 19:00etan, Xapatero tabernan bilduko litzateke. 

Horretaz aparte, Sakanako Mintzakidek hilabetean behin Sakanako altxorrez gozatzeko aukera ematen du ibilaldi baten bidez. Igandekoa Ihabar eta Irañeta artean izanen da. Parte hartzaileek Orakongo iturria, monumento diren Irañetako haritzak, Irañetako Basabeko borda eta Ihabarko Arbeltz gaztandegia ezagutzeko aukera izanen dute.

Herria Eguna Ordua Tokia
Irurtzun Asteartea 18:00 Iratxo elkartea
  Ostirala 09:00 Pikuxar
  Ostirala 19:00 Pikuxar
Lakuntza Osteguna 18:00 Tokiz txandakatzen da
Arbizu Osteguna 18:00 Juanito taberna
Iturmendi Astelehena (bi astean behin) 19:00 Aritzaga elkartea
Altsasu Astelehena 16:00 Koxka
  Osteguna 10:00 Kukuerreka elkartea
  Osteguna (bi astean behin. Euskalkia praktikatzeko) 20:00 Lezea
  Ostirala 09:00 Kaixo
Ziordia Ostirala 16:00 Liburutegia