Ihabarko antzerki tailerrak itzulera handia izanen du

Guaixe 2022ko uzt. 22a, 14:23
Ihabarko antzerki taldea 2019ko lana prestatzen. ARTXIBOA

Pandemiagatik bi urtez bertan behera geratu ondoren, aurten Arakilgo herriko antzerki taldeak 'La vida de Brian' antzezlana aurkeztuko du abuztuaren 26an eta 27an, ostiralean eta larunbatean. 

Antzerki tailerraren antzezlanaren mustutzea ekimen handia da Ihabarren, eta jendea dagoeneko Arakil aldean ea aurten eginen zuten galdetzen zuela esan du Jon Barbarin antzerkigileak eta tailerreko zuzendariak; eta konfirmatu duenez, "bai, bi urte ondoren aurten antzerki tailerra eginen dugu". Itzulera "handia" eginen dute gainera: La vida de Brian Monty Phyton antzerkigileen lan ospetsu eta handia eginen dute. Erronka handia dute aurretik, baina "gogotsu" daudela esan du Barbarinek. 40 bat antzezle egonen dira eszenatokiaren gainean, 22 bat heldu eta hogi bat haur. Ihabarko antzerki tailerra duela hamabost bat urte sortu zuen Barbarinek, eta herriko urteko ekimen oso garrantzitsua bihurtu da. 

La vida de Brian antzezlanaren bertsio ihabarra abuztuaren 26an eta 27an, ostiralean eta larunbatean, mustuko dute, 22:00etan, Ihabarko plazan, festen aurretiko asteburuan.