Euskal dantzak eta ipuin kontalaria Ihabarren

Guaixe 2022ko abe. 20a, 10:28

Urtarrilaren 3an, asteartea, Izaskun Mujikak saioa emanen du Ihabarko herri etxean; urtarrilaren 4an, asteazkena, euskal dantzen tailerra eginen dute. 

Izaskun Mujikaren ipuinekin giro magikoa sortuko da urtarrilaren 3an, asteartea, 17:30ean, Ihabarko herri etxean. Mujikaren ipuin kontaketan oso antzeztuak dira. Urtarrilaren 4an, asteazkena, 18:00etan, euskal dantzak ikasteko aukera izanen da Ihabarren.