Duatloia

Mikel Astiz Euskadiko podiumean

Guaixe 2023ko ots. 23a, 11:15

Mikel Astiz Lizarrako Duatloian. ITZALAK ARGAZKI

Amorebieta-Etxanoko Taldekako Duatloian ongi lehiatu zen bere taldea, Hiru Herri

Otsailaren 18an, larunbata, Amorebieta-Etxanoko Taldekako Duatloia jokatu zen, aldi berean Euskadiko Txapelketa zena. Guztira 56 taldek edo klubek osatu zuten erlojupekoa, 13 emakumezkok eta 43 gizonezkok. Distantzia laburreko proba zen: 5 km korrika, 20,7 km bizikletan eta 2,5 km korrikan osatu behar izan zituzten. 

Gizonezkoetan Alusigma taldea gailendu zen (57:19), Amandarri taldearen aurretik (57:50). Hiru Herri taldea izan zen hirugarrena (1:00:39). Hiru Herri taldekoekin lehiatu zen Mikel Astiz Erro ihabardarra, eta berarekin batera Javier Magañak, Markel Garaioak, Ander Eslavak eta Nicolas Gomezek osatu zuten taldea. Podiumera igo ziren, Euskadiko Txapelketan hirugarrenak. Emakumezkoetan hain zuzen euren taldekideak, Hiru Herri taldekoak gailendu ziren (1:12:34). Henar Etxeberriak, Karmele Garaioak, Lorea Burgetek eta Laura Sanzek osatu zuten taldea.