Bigarren urtez, bertako produktuak sustatzeko eta omentzeko festa eginen dute martxoaren 19an, igandean, Ihabarren, 10:30etik aurrera. Udaberriaren hasiera aukeratu dute gazta berriari ongietorria ere emateko, eta gazta berriaren irekiera Movistar Team-eko Sheyla Gutierrez Ruizek eginen du, Ongi etorri eta Ihabarko II. Oroigarria jasoko duena. Ardi esnearekine gindako II. Postre lehiaketa izanen da ere, baita herri bazkaria, mus txapelketa eta Hotsein! Oinez haur hiria ere.
Postreak
II. Postre Lehiaketan izena emateko 679 23 23 25 telefonora deitu behar da (Naiara) eta postreek ardi esnea izan behar dute osagaien artean, gehienez 1,5 litro. Esnea jasotzeko gaztandegitik pasa behar da martxoaren 17, ostirala, baino lehen. Balorazio irizpideei dagokionez, balio gastronomikoa, bideragarritasuna, produktua eta estetika eta originaltasuna eta teknika hartuko dira kontuan. Epaimahaia Uli sukaldaria eta Nafarroako Pintxo Asteko epaileak, Aitor Sarriegik, Eugeniak, Miriam Ervitik eta Tere Irurzunek osatuko dute eta sariak txapela eta bi pertsonendako bazkaria zonaldeko jatetxe batean izanen dira.
Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, egunean sortuko den zaborra gutxitzeko asmoz, bazkarirako eta eguneko jarduera guztietarako norberak bere mahai tresna eraman beharko ditu.
Udaberriari eta gazta berriari ongi etorria
Martxoak 19 igandea
- Goizean zehar: Oinez haur hiria.
Jauziak.
Gazta egitea era tradizionalean. - 10:30 Lehiaketarako postreak jasotzea.
- 11:00 Gazta berriaren irekiera: Movistar Team-eko Sheyla Gutierrez Ruiz.
Ongi etorria eta Ihabarko II. Oroigarriaren ematea.
Otamena. - 11:30 Ardi esnearekin egindako II. Postre Lehiaketa.
- 13:30 Lehiaketaren sari banaketa.
- 14:15 Umeen bazkaria.
- 14:45 Herri bazkaria.
- 17:30 Mus txapelketa.
- 18:00 Txokolatada 0 km-ko esnearekin.