Ihebardarrek auzolanean haurrendako jolas parkea eraiki zuten pilotalekuaren eskuineko aldean. Bukatu berria zuten lana hainbat auzolanen fruitu izan zen. Espazioak hiru zati zituen. Alde batean, koloretako galtzadarriz herriko armarria irudikatu zuten. Beste batean belarra erein eta zuhaitzak landatu zituzten eta, azken zatian, umeek jolasteko tresnak jarri zituzten. Baita zati batean hondartzako harea ere. Herriko laugarren iturria han jarri zuten.