Atletismoa

Mikel Astiz, Iruñeko Maratoi Erdiko txapeldunordea

Guaixe 2024ko mai. 20a, 10:30

Mikel Astiz, Iruñeko kaleetan barna. BESTE IRUÑA

Adur Senar hemeretzigarren sailkatu zen, eta Leire Estarriaga lehen emakume sakandarra izan zen

Beste Iruña klubak maiatzaren 12an antolatutako 40. Iruñeko Maratoi Erdian guztira 1.080 korrikalari lehiatu ziren, 750 proba nagusian (21 km), eta 330 proba laburrean (5 km). Lasterketa bizian, maratoi erdian David Palomo (Hiru Herri) izan zen azkarrena (112:14), bere taldekide Mikel Astiz ihabardarraren aurretik (1:13:25). Top 20an sartu zen Adur Senar (Beste Iruña) lakuntzarra, hemeretzigarren (1:21:56). Emakumezkoetan, Amaia Melero izan zen txapelduna, helmugara bere ahizpa Maitanerekin sartuta (1:24:27). Leire Estarriaga 28. emakumea izan zen (1:49:31). 

Proba laburrean sakandarrak oso fin ibili ziren. Abdelkader Al Ghamek irabazi zuen (14:57), eta Israel Arbizu laugarren (15:44) izan zen. Top 20an, Asier Estarriaga zazpigarren (16:30) sailkatu zen, Iraitz Senar zortzigarren (16:33), Iban Sobredo hamargarren (16:46), Raul Audikana hamaikagarren (17:00), eta Mikel Berdud hamabosgarren (17:25). Emakumezkoetan Sara Modregok irabazi zuen (17:13), Izaskun Beunza olaztiarraren aurretik (17:49).