Palestinarekin elkartasun eguna antolatu dute Ihabarren. Bi jardunaldi izanen dira, irailaren 15ean, igandea, eta 21ean, larunbata. Lehenengo egunean, 10:00etan, zozketarako saskia egiteko materiala jasotzeko puska biltza eginen dute etxez etxe, txapak egiteko tailerra izanen da, eta 21ean eginen duten jardunaldian dantzatzeko Palestinako dantzaren entsegua izanen da. Irailaren 21ean, larunbata, elkartasun eguna izanen da eta Yala Nafarroa Palestinarekin taldeko solasaldia eta haurrendako tailerra izanen dira, 11:00etatik aurrera. Ondoren, pintxo pote eta manifestuaren irakurketa eta herri bazkaria izanen dira. Bazkal ostean, Ihabarko fanfarrea, zozketa eta palestinar dantzaren emanaldia izanen dira.
Irailaren 21eko bazkariaren menua tomate entsalada eta humusa, arkumea, postrea, kafea eta tea, eta mojitoa izanen da, helduak 15 eurotan eta haurrak 8 eurotan. Platera, edalontzia eta bazkarirako tresnak etxetik eraman beharko dituzte parte hartzaileek eta bazkarira joateko irailaren 18ra arte eman daiteke izena 630 57 45 87 telefonoan. Irabaziak Yala Nafarroa Palestinarekin taldearendako izanen dira.
Palestinarekin elkartasun eguna Ihabarren
Irailak 15 igandea
10:00 Puska biltza.
12:00 Txapak egiteko tailerra.
13:00 Palestinar dantzaren entsegua.
Irailak 21 larunbata
11:00 Yala Nafarroa Palestinarekin eskutik solasaldia eta haurrendako tailerra.
13:00 Pintxo pote eta manifestuaren irakurketa.
14:30 Herri bazkaria. Ondoren, Ihabarko fanfarrea, zozketa eta palestinar dantza.