Sakanako Autobian (A-10), Ihabar parean, trafiko ezbeharra izan zen atzo gauean. Ibilgailu bat bidetik atera eta bide bazterreko babes hesia jo zuen. Ondorioz pertsona bat zauritu zen, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten medikudun anbulantzia batean. Istripuaren gunera Irurtzungo osasun etxeko mediku taldea, Altsasu eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileak eta Foruzaingoa joan ziren. Azken horien gain gelditu zen istripua ikertzeko betebeharra.