Ezkurdiak moztuko du Ihabarko gazta berria

Guaixe 2025ko mai. 16a, 09:49

2024ko Gazta berriaren mozketa ekitaldia. ARTXIBOA

Maiatzaren 17an, larunbata, Gaztaren eguna ospatuko dute Arakilgo herrian. Pilotari arbizuarra izanen da gaztaren mozketa egiteko ohorea, eta Mattin Ezkurdia aita omenduko dute ere.

Beste urte batez udaberria ospatuko dute Ihabarren, gazta berriaren mozketarekin, Gazta Egunean. Maiatzaren 17ean, larunbata, izanen da, 10:30etik aurrera antolatu duten egitarauarekin. Ardi esnez egindako postre lehiaketa, musika emanaldiak, bazkaria eta abar izanen da. Unetxo nagusiena gazta moztea izanen da; Joseba Ezkurdia pilotariak eginen du, eta ondoren Mattin Ezkurdia omenduko dute.

Gazta Egunean ere Sakanako Harrijasotzaile eskolaren erakustaldia eta tailerra izanen da.

2025eko Ihabarko Gaztaren eguna. Gazta berriaren mozketa

Maiatzak 17 larunbata

10:30 Ardi esnez egindako postre lehiaketa.

11:00 El Gran Ritxarson kantariarekin bermut musikatua.

12:00 Gazta moztea Joseba Ezkurdiaren eskutik, eta Mattin Ezkurdiari omenaldia, aurreskua eta otamena.

13:00 Postre lehiaketaren sari banaketa.

14:00 KM 0 haurren bazkaria.

15:00 KM 0 helduen bazkaria.

17:00 Ihabarko Fanfarrea.

17:30 Sakanako Harrijasotze eskola eta tailerra: Harria nola jaso, probatu nahi?

18:30 KM 0 Txokolate jana.

20:00 Txep taldearen kontzertua.

21:30 KM 0 Txistorra jana.

21:30 – 00:00 DJ Tododisco.