Txirrindularitza

Sheyla Gutierrezen erorikoa Irurtzunen

Maider Betelu Ganboa 2025eko irailaren 30a

Sheyla Gutierrez.

Ihabarren bizi den txirrindularia entrenatzen ari zen

Ihabarren bizi den Movistar taldeko Sheyla Gutierrez txirrindulari errioxarrak eroriko larria izan zuen Irurtzun parean entrenatzen ari zela, kattagorri txuri bat bere ibilbidean gurutzatu eta hura ekiditen saiatu zenean. Kaskoa apurtu, eta kokotxean kolpe gogorra hartu zuen, eta hainbat hortza apurtu zitzaizkion. Ongi osatzen ari da.