Abenduaren 26a Doneztebe eguna izanen da, eta Ihabarren haren omenezko festa ospatuko dute. Musika eta janaria izanen dira nagusi. Abenduaren 22ra arte eman daiteke izena bazkarian; menua zizka mizkak, errusiar entsalada, salda, txerri saiheskia, mamia eta kafea izanen dira.
2025eko Ihabarko Doneztebe festak
13:00 Fanfarrea.
14:00 Haurren bazkaria.
14:30 Herri bazkaria.
Ondoren, musika, bajeran.