Palestinako Ama Lurraren Eguna ospatu zuten

Guaixe 2026ko martxoaren 31

Iheberdarrak Palestinari elkartasuna adierazteko ekitaldia egin zuten. UTZITAKOA

Olerkiak, ipuina, kalejira eta pintxo potea izan ziren. 

Ihabar Palestinarekin ekimenak deituta, hainbat herritar elkartu ziren igandean, martxoaren 29an. Palestinako Ama Lurraren Eguna da martxoaren 30a. Israelek bereganatutako lurrak berreskuratzeko borroka gogorarazten dute egun horretan. Gainera, aurten 50 urte bete dira lur lapurreta salatzeko egindako greba orokor batean Israelek sei palestinar hil zituela. 

Iheberdarrek olibondoa landatu zuten joan zen urtean, haren bidez genozidioa salatu eta palestinarrei elkartasuna adierazi nahi izan zioten. Haren inguruan elkartu ziren, atzera ere, igandean. Ekitaldian Palestinaren gaur egungo egoeraren berri eman zuten. Horren ondoren Palestinar idazleek idatzitako olerki batzuk errezitatu zituzten. Ekitaldia despeditzeko kalejira egin zuten eta otamena izan zen.