Ihabarko Kontzejuak aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea herriko kanposantua arautzen duen ordenantza. Araudi proposamena jendaurrean garilaren 10era arte egonen da. Epe horretan interesa dutenek ordenantza aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzakete. Aipatutako epea alegaziorik gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.