Murginduetako abeltegia kudeatzen duen sozietateak, Murgindueta Ganadera SCP, bere instalazioa aldatzeko eskaera egin zion Nafarroako Gobernuari: gizentzeko zaldi azienda kendu, haragitarako ardi aziendaren eta gizentzeko txekorren kopurua handitu eta nabe berri bat eraikitzea. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak eskaera aztertu ondoren horretarako baimena eman dio.