Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Giro bikaina eta lehia oso estua izateaz gain, Irañeta Nafarroako txapelduna izan zen; bigarrena berriz, Goizueta izan zen. Nafarroako bi herri hauek garagarrilaren 30ean, Zuberoako Mendikotan jokatuko den finalean arituko dira. Irañetarrak pozez zeuden lortutako garaipenarekin, entrenatzen ez dutela aitortu bazuten ere. Adierazi zutenenz "lehia ez baita helburu, baizik eta lehiaren bitartez joko herrikoi hauek ezagutzea zein herrien arteko harremanak sustatzea, hori bai mendiz inguraturik gaude eta gustoko dugu ibiltzea". Beste gauza askoren artean Irañetakoek herrien arteko sortzen den giroa azpimarratu zuten "gainera taldeen arteko harremanak Xiba ondoren jarraitzen du".Euria eginen ote zuen zalantzetan, Atarrabiako udaletxe plazan jaialdiari hasiera eman zitzaion. Ez zen ikusle askorik hurbildu Atarrabiaraino jokoak ikustera, segur aski, zaleak sakabanatu zirelako Iruñerrian hainbat jai giroko festa zirela eta. Dena den, egun polita antolatu zen sekulako herri giroa lortuz, batez ere, lehiaketa ondoren izan zen herri bazkarian. Aipamen berezia merezi du Mikelats Atarrabiako dantza taldeak egindako saio eta kalejirarengatik sortutako giro ederra.Goizeko 11:00eta hasi zen jaialdia, Irañeta, Uharte Arakil, Iruñea eta Goizueta, herrien artekoa. Hasiera batean, parte hartzekoak ziren Lesaka eta Atarrabiako herriek azkenean ez zuten parte hartu, behar zen adina partaide lortu ez zutelako. Berdinketak eta alde txikiak izan ziren nagusi Atarrabian. Azkenean Irañetako taldekoek 934 puntu lortu zituzten, Goizuetak 932 puntu; Uhartek eta Iruñeak, berriz 922na.